Jolasa ondo pasatzeko tresna unibertsala dugu, edozein egoerara moldagarria dena: kultura, adina, partaide kopurua… Baina jolasa dibertitzeaz gain, ikasteko tresna ere bada. Jolasaren bidez gaitasunak landu eta ezagutza berriak barneratu daitezkeelako.
Ondo pasatuz mundua ezagutzeko, erronka bat luzatzen dizuegu: Munduko jolasa ezberdinak ezagutzea. Guk El Salvador eta Boliviako jolas bana aurkezten dizuegu, gainerako ikerketa, zuen esku!
Ezagutzen al duzue Saharako Kbaiba pilota jolasa?
Greziako Kukla?
Eta txinako Yih adimen jolasa?
Edota Patolli jolas mexikarra?
Ezagutu ditzagun beste kultura batzuk jolasaren bidez!