Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Naturaren koloreak

Koloratzaile naturalak landareetatik, ornogabeetatik edo mineraletatik eratorritako pigmentuak dira. Koloratzaile natural gehienak sustraietatik, baietatik, zuhaitz azaletatik, hostoetatik, egurretik, hazietatik eta beste iturri organiko batzuetatik (onddoak eta likenak) datozen pigmentu begetalak dira.

Erabil ditzakegun margorik natural eta jasangarrienak dira, eta milaka urte daramagu hauek erabiltzen, neolitotik. Gaur egun ere, kultura askoren tradizioen funtsezko osagai dira, eta marrazteko, tindatzeko edo makillatzeko erabiltzen dira.

Etxean ere probatzera gonbidatzen zaituztegu. Ez duzue asko bilatu behar. Ireki espezien armairua eta han aurkituko dituzue zuen tindagai naturalak. Gure espezieak ordenatzeko, iraungitze-datak berrikusteko eta armairuan ditugun espezie iraungi horiei irudimenez betetako bizitza berri bat emateko modu dibertigarria da. Pigmentu organikoekin marrazteaz gain, usain berezi batez beteko dugu etxea, urruneko lekuetara eramango gaituena.

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •