Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Nor da nor?

Aurreiritziak, naturalki barneratu ditugun uste eta baieztapen sendoak dira. Bi aldiz pentsatu gabe egiatzat hartzen ditugun usteak. Eta hauek txiki txikitatik barneratzen ditugu gure ingurunetik.

Baina zergatik lotzen dugu indarra gizonezkoekin? Zergatik kolore arrosa emakumeekin? Nork dio gizonek ez dutela dantza egiten? Edo zergatik lotzen ditugu eraikuntza lanak gizonekin?

Nor da nor jolasari buelta bat emanez, generoari lotutako aurreiritzi eta estereotipoen inguruan lan egiteko jolas bat proposatzen dizuegu. Generoari erreferentziarik ematen ez duten pisten bidez, pertsonaia bat deskribatuko dugu: bere izaera, bere fisikoa, bere ogibidea edo zaletasunak azalduz. Eta azaldutakoarekin, partaideek buruan irudikatu dutena marraztu beharko dute. Fitxari buelta ematean, bat etorriko al da marraztutakoa eta azaldutakoa?

Jarraibideak:

1. Jaitsi hemen behean eskuragarri jarri dizkizuegun fitxak.

2. Erabaki nor izango den gidaria eta nortzuk marraztuko dutenak.

3. Gidariak pertsonaietako bat aukeratuko du beste jokalariek ikusi gabe.

4. Banan-banan pistak irakurriko ditu, mantso, jokalariek beraien irudimen landu eta marrazten hasteko denbora izan dezaten.

5. Pista guztiak irakurrita, jokalariek argibide gehiago behar badituzte, irudian ikusten duzuna deskribatu dezakezu. Baina gogoratu, ez argitu deskribatzen duzun pertsona neska edo mutila den. Ile marroia du, bainujantzia dauka jantzita, ile luzea du…

6. Pista guztiak emanda, utzi minutu pare bat jokalariek beraien marrazkia amaitu dezaten.

7. Behin marrazkiak amaituta, marrazkiak erakutsiko dizkiogu elkarri eta hauen artean dauden ezberdintasunak aztertuko ditugu. Zergatik batzuk emakumezkoak et abesteek gizonezkoak marraztu dituzte? Zergatik batzuk azal argia eta beste batzuk iluna duten?

8. Ezberdintasun horiek aztertuta, fitxari buelta eman eta jokalariei pertsonaia nor den erakutsiko diegu eta pistak banan-banan aztertu. Zein informazio atera dugu pista bakoitzetik?

6 pertsonaia deskribatu ditugu, baina zuen fitxa propioak sortzeko eredua ere eskura duzue dokumentuan, pertsonaia berriak sortu ditzazuen.

 

Gure aurreiritzi eta estereotipoak azaleratzeko prest?

Jaisteko materialak

Nor da nor? jolas materiala

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •