Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Ospakizun jasangarriak

Gure ospakizunak jasangarriago egitea ez da zaila, eta askotan dirua aurrezten ere lagunduko digu jasangarritasunaren txipa pizteak!

1. Apaintzeko etxean ditugun materialak berrerabili ditzakegu: kamiseta zaharrekin trapiloa egin, oparitarako paper erabiliekin loreak eta ponpoiak egin...

2. Konfetia erabili behar baduzu, izan dadila organikoa eta biodegradagarria: hostoak eta zulagailua erabiliz sor dezakezu, edo lore-hostoekin.

3. Urtebetetze kandelak: urtero kandela berriak erosten ditugu eta oso gutxi erabili. Maria bainuan etxean ditugun kandela zati guztiak urtu, kristalezko pote batean sartu, metxa berri bat jarri eta listo! kandela handi eta berria izango dugu.

4. Askari edo hamaiketako osasuntsu bat prestatu: Prestatu jakiak etxean eta eskaini menu orekatua.

5. Erabilera bakarreko materialei uko egin: Ez erabili plastikozko plater edota lastotxoak. Aukeratu garbitu eta berriz ere erabili daitezkeen materialak.

6. Jolas dibertigarriak antolatu eskura dituzun elementuei bigarren erabilpen bat bilatuz.

 

Ospa dezagun bizia! Zaindu dezagun natura!

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •