Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Paperari bigarren bizia ematen

Etxean liburuxkak, erabilitako folioak, aldizkariak, egunkariak... biltzen ditugu. Eta gaur paper honi guztiari bizitza berri bat ematea proposatzen dizuegu, Origamiaren edo Papiroflexiaren arteari esker. mundu osoan zabaldua dagoen teknika txinatar honen bitartez, paperezko eskultura txikiak sor ditzakegu guraizerik, kolarik edo zinta itsaskorrik gabe, tolesturak eginez eta paperari forma emanez soilik.

Bildu supermerkatuko liburuxkak, bankuko gutunak, marrazki zaharrak... eta animatu animalia bihurtzera.

Azeri bat sortzea erraza da, 5 urratseko origamia

1. Hautatu erabili nahi duzun  liburuxka edo orria, eta margotu laranjaz aldeetako bat. Karratua izan behar du edo lauki-forma eman behar diogu origami irudi hau egin ahal izateko.

2. Tolestu karratua erditik, eta utzi alde laranja kanporantz.

3. Tolestu goiko punta eta lotu beheko ertzarekin.

4. Tolestu beheko bi muturrak gorantz, V moduko bat osatuz.

5. Margotu belarriak, begiak, sudurra, eta listo!

Kurrin! Kurrin! txerritxo bat bidean da:

1. Hautatu erabiliko duzun gutun, katalogo orri edo folioa eta margotu atzealdea arrosaz. Karratua izan behar du edo lauki-forma eman behar diogu irudia egin ahal izateko.

2. Tolestu karratua 4 zatitan, alde arrosa kanpo aldera utzita. Eta ireki berriro; horrela, erpinak markatuta izango ditugu.

3. Tolestu ertzak erdirantz, puntak erdiko erpinarekin bat eginaraziz.

4. Eta gero, tolestu papera erditik, beste erpinetik.

5. Tolestu punta gorantz.

6. Muturra egiteko, bi triangelu txikirekin erronbo bat osatu.

7. Tolestu goiko izkinak erdirantz, belarriak sortzeko.

8. Margotu begiak eta sudurreko zuloak, eta gure txerritxoa amaituta egongo da!

 

Uste dut katu eder bat ikusi dudala...

1. Aukeratu liburuxka edo orri erabilia, eta margotu aldeetako bat katuari eman nahi diozun koloreaz, orbainak ere egin ditzakezu. Karratua izan behar du edo lauki-forma eman behar diogu irudia egin ahal izateko.

2. Tolestu karratua erditik.

3. Tolestu beheko izkinak gorantz, eta utzi erronbo bat erdian.

4. Tolestu goiko izkina beherantz, katuaren buruari forma emateko.

5. Nahi izanez gero, beheko ertza ere gorantz tolestu dezakezu, gure katutxoaren aurpegiari gezi forma kentzeko.

6. Marraztu begiak, sudurra eta biboteak, eta kito!

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •