Adin tartea: 0-100
Partaideak: familian
Beharrezko materiala: Gure inguruan ditugun instrumentuak.
Jarraibideak: Mahi-Mahin musika maite dugu eta gure bizitzan oso elementu garrantzitsu bat dela uste dugu! Horregatik, atera zure doai eta esperimentatzeko gogoak eta probatu etxetik topatzen dituzun instrumentuak! Jo gehien gustatzen zaizkigun abestiak.. abestu, dantzatu eta ondo pasa! Eta bestela, zergatik ez sortu gureak? Eta instrumenturik ez baduzu, bilatu musika sortzen lagunduko dizuten elementuak. Zer erabili dezakegu instrumentu bat sortzeko?