Adin tartea: 4-100
Partaideak: Familian
Beharrezko materiala: 200 irin, 10g gurin eta arrautza 1. Krema egiteko: 4 gorringo, litro erdi esnea, kanela, bainila, 50g irin eta 80g azukre. Sagarrak
Jarraibideak: Sagar tarta bat egingo dugu. Lehen pausutik, azkeneraino.
Masa egiteko
1 . Jarri irina mahi gainean eta gurina zatitxoak eginda bainetik banatu.
2. Guztia ondo nahastu ore bat sortuz eta ondoren arrautza gehitu eta oratzen jarraitu.
3. Masa hozkailuan sartu.
Krema egiteko:
1. Egosi esnea kanela eta bainilarekin.
2. Esnea sutan dagoen bitartean beste osagaiak elkarrekin nahastu.
3. Esnea sutatik kendu eta beste osagaiak nahastu ditugun ontzira gehitu, dena ondo nahastuz.
4. Gure nahasketa berriz ere sutan jarri loditu arte.
Tarta egiteko:
1. Masa zabaldu eta moldean jarri eta 15 minutuz labean sartu 180 gradutan.
2. Masa labetik aterata, krema jarri molde barruan.
3. Sagarrak zuritu, mostu eta krema gainean jarri
4. labean 15 minutuz sartu.
Errezeta hau egiteko behar diren osagai gehienak azokan edo gure inguruko ekoizle txikien salmenta guneetan aurki ditzakegu.