Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

SORTU ZURE LIBURUA

Kultura mundua aberastu, ezagutzak partekatu eta sormena lantzeko modu bikaina da. Liburuak irakurtzean gure adimena landu, gaitasunak trebatu, ikasi eta irudimenaren munduan murgiltzeko gonbidapena jasotzen dugu. Baina nolakoa da liburu bat sortzearen lana? Zein onura ditu honek? Honi erantzun emateko, Elkar Argitaletxearekin elkarlanean ikasleekin literatura sorkuntza lantzeko diseinatutako saioetan gauzatu dugun dinamika hau egitera gonbidatu nahi zaituztegu. Zuen liburuxka sortzea! Saio hauetan MariMatrakak bildumako sortzaile den Ana Jakaren eskutik, ikasleek liburu baten sorrera prozesua gertutik ezagutu ahal izan dute.

Talde-lanean egiteko ere oso ariketa interesgarria da. Elkar-sorkuntzaren aberastasunetik istorio zoragarriak sortzen dira eta.

Hemen dituzue zuen liburua sortzeko jarraibideak. Gogoratu inspirazioa bilatzeko beharrezkoa dela, belarriak, begiak eta burmuina adi eta zabal-zabalik izatea. Liburu zoragarri bat sortuko dugu?

LIBURUA SORTZEKO JARRAIBIDEAK

A. Inprimatu liburua sortzeko gida: bi aldetara eta alde motzean biratuz inprimatu behar da.

B. Moztu, itsasi “Itsasi elkarrekin” argibidea duten bi laukiak elkarrekin.

C. Tolestu akordeoi baten modura, laukien markak jarraituz.

D. Tolestuta dagoenean, moztu goiko aldetik eta beheko aldetik azaleko liburuaren forma jarraituz.

E. Irakurri jarraibideak:

     1. Bete idazlearen fitxa. Bat baino gehiago izatekotan, jarri guztien datuak.

     2. Pentsatu zein izango den zure istorioaren oinarria eta nor edo nortzuk izango dituen protagonista. Liburuaren pertsonaia nagusiak asmatuta, bi fitxa hauetan aurkeztu idatzizko deskribapen baten bidez, edo marrazki batekin.

     3. Eman buelta gidari eta idatzi liburuaren izenburua.

     4. Kontatu zure istorioa. Gogoratu kontakizun orok bere hasiera, korapiloa eta amaiera izan behar duela.

     5. Sinopsian itsatsi edo marraztu laukiaren barruan liburuaren idazle(en) argazkia. Eta idatzi liburuak kontatzen duenaren laburpen arin bat.

     6. Apaindu liburuaren azala eta jarri izenburua.

Eta listo, zuen liburua sortu duzue dagoeneko. Orain kopiak egin edo digitalizatu eta familia, lagun, klasekide eta ingurukoen artean banatu!

Jaisteko materialak

Liburua sortzeko gida

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •