Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

TXIMELETEN ZIRKOA

Adin tartea: 6-100

Partaideak: bakarrik edo familian.

Beharrezko materiala: tablet, mugikor edota ordenagailua.

Jarraibideak: Giza onarpenaren eta transformazioaren bidaia da zirkoa. Laburmetraiako protagonistaren metafora da tximeleta; beldar jaio eta prozesu luze baten ostean, munduari bere distira naturala erakusten baitio! Baina bidea ez da bat ere erraza izan … Istorioa, pertsonen berezitasunak iseka eta barre egiteko erabiltzen zen zirko batean hasten da; non protagonista “Jainkoagatik ahazturiko gizontzat” aurkezten dute gorputz-adar gabe jaio izanagatik. Arrazoi horregatik desgaitasunen bat duten pertsonak, publikoari naturaren aurrean naturaren akatsak bezala nabarmenduz. Halako batean, tximeleten zirkoko kideak bertara joaten direnean, protagonistak bertatik alde egiteko aukera ikusten du, hauen kamionetan gordeta ihes egitea lortzen duelarik. Tximeleten zirkoan biziko duena, ezberdina da. Ez du isekarik biziko, ez da gehiago barreen erakusleiho izango. Horren ordez, bere gaitasunak garatu eta balioan jartzeko aukera emango diote! Zoriontasunetik distira egingo duelarik!

 

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •