Zenbat azukre kontsumitzen dugu gure egunerokoan? Eta zenbat jan beharko genuke? Erosi dudan honek azukrea du? Galdera hauek erantzun eta azukreak gure gorputzean duen eraginaren inguruan arituko gara elikadura tailer honetan. Saioa amaituta, etxeko armairuak arakatu eta jaten ditugun produktuek zenbat azukre duten aztertzera animatzen zaituztegu. Benetan osasuntsua al da jaten duguna?
Ikasleak gaztetatik elikadura eta nutrizoaren munduan murgildu eta elikadura ohitura osasuntsuak sustatzeko, gure nutrizio lantaldeak saio ezberdinak antolatzen ditu ikasturtean zehar. Eta Mahi-Mahin guztion ongizatea zaintzea helburu dugunez, saio hauek zuekin ere partekatu nahi ditugu, modu laburtuan bada ere.