Adin tartea: 5-100
Partaideak: Familian
Beharrezko materiala: Ura biltzeko balde edo ontzi handi bat eta edalontzi, pitxar edota ureztagailua.
Jarraibideak: Dutxatzen garenean ur asko galtzen da, gehiegi! Horretarako hemen ura berrerabiltzeko irtenbide bat erakusten dizuegu :)
Erronka hau burutuz bi helburu beteko ditugu: 1. xahutzen dugun ur kopurua neurtu eta gure kontsumoaz kontziente izatea. 2. Ura berrerabili eta jasangarriago izatea.
Familia jasangarria izateko erronka onartzen duzue?