COVID-19 birusa dela eta Ikastola eta Ikastetxeak itxirik daude. Mahi-Mahi esperientzia eten ez dadin, eta #etxeangeratu behar dugun egun hauetan jolastuz ikasten jarraitu dezagun, Mahi-Mahi Etxean proiektua sortu dugu. Bertan jolas, tailer, ikus-entzunezko, istorio eta bestelako ekintza eta materialak topatuko dituzue, guk geuk ere gure etxetik sortuko ditugunak!