Ikusi jantokiko menua

Política de cookies Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación, y ofrecer contenidos y publicidad de interés. Al continuar con la navegación entendemos que se acepta nuestra Política de cookies.

Hemen. Orain. Aupa!

Hemen. Orain. Aupa! hiru hitzen elkarketa baino askoz gehiago da. Egoera zail honen erdian dugun adore eta animo oihua da. Mahi-Mahi haur eta nerabeen gozamen, dibertsio eta ikaskuntzarako espazio eta momentu bat izaten jarrai dezan, inoiz baino ahalegin handiagoa egiten ari garen honetan kemen eta ilusioz betetzen gaituena.

Une berezi baterako proposamen berezia

Ikastola, zein Ikastetxe bakoitzera, baita uneko beharretara egokitzen den proiektu berritzailea da Mahi-Mahi, eta horixe da, hain zuzen ere, orain dagokiguna. Martxotik bizi izan dugun guztiaren ondoren, ikastolen, ikastetxeen, familien eta, batez ere ikasleen artean konfiantza, itxaropena eta positibismoa sustatu nahi ditugu. Eta gure zerbitzuak COVID-19 prebenitzeko segurtasun eta higiene neurrietara egokitu ondoren, Mahi-Mahiren magia berezia berreskuratzeko unea da. Horretarako, bidaia berri bati ekingo diogu, Hemen. Orain. Aupa! lelopean.

  • Hemen.
    Gure espazioak ikasleek esperientzia berezi bat bizitzeko diseinatuta daude.
  • Orain.
    Eguerdi garaia deskonexio, ikaskuntza, hazkuntza, dibertsio eta osasuntsu elikatzeko une bezala.
  • Aupa!
    Optimismoa dugu oraina bizi eta etorkizuna begiratzeko oinarri. Ilusiotik, poztasunekin, baikortasunetik eta maitasunetik egiten baitugu lan.

Hemen.

Mahi-Mahi jantoki eta patioetan, esperientzia paregabea bizi dute ikasleek. Ikasleek, familiek, ikastetxe, zein ikastoletako irakasleek eta zuzendaritzak, eta Mahi-Mahi lantaldeak elkarrekin diseinatu ditugu espazio hauek, esperientzia paregabea bizitzea ahalbidetuko duten askatasun eta ikaskuntza espazio bilakatzeko.

 

Egungo egoerek segurtasuna bermatzeko aldaketak egitera behartu gaitu, baina horiek guztiak ikasleen beharrak eta nahiak kontuan hartuta egin dira, espazio horien funtsa bizirik mantentzeko, orain inoiz baino beharrezkoagoak baitira.

Orain.

Hori da Mahi-Mahin bazkaltzen dutenek bazkalorduan pentsatzea nahi duguna: orain, momentua iritsi da. Eguerdia deskonexiorako, ikaskuntzarako, hazkunderako, dibertsiorako eta elikadura osasungarriaz gozatzeko une gisa ulertzen dugulako. Eta segurtasuna bermatzeko, zenbait dinamika moldatu ditugun arren, ahaleginak egiten ditugu eguerdiro jantoki eta jolastokiak dibertsio eta zoriontasun oasi bilakatzeko.

Eta nola lortzen dugu? esperientzien bidezko ikaskuntzan sinesten dugulako:

- Ikasturte honetan, bai gu, zein gure ingurukoak hobeto sentiarazten lagunduko diguten alderdiak landuko ditugu. Jolasaren eta esperimentazioaren bidez, hainbat gai landuko ditugu: maitasuna, segurtasuna, autozainketa, komunikazioa, elkartasuna…

- Hilero, dibertsioaren, ikaskuntzaren eta gizarte-eraldaketaren bidez lan egiten laguntzen diguten jarduerez betetako agenda aurkezten dugu.

- Burbuila edota bizikidetza-talde bakoitzari bere jolas-material propioa eman diogu.

- Ezustekoek emozioak eta ilusioa pizten dituzte. Horregatik, ikasturte honetarako hamaika ezusteko prestatu ditugu.

Aupa!

Aupa! baikortasuna kutsatzen dela uste dugulako. Horrela errazagoa baita oraina bizi eta etorkizunari begiratzea. Eta hori da, gure ustez, haur eta gazteei gorabehera emozionalak sorrarazten dizkien egoera honi aurre egiten laguntzeko modua.

 

Mahi-Mahin guztion ahaleginarekin mundu eta gizarte hobe bat sor dezakegula sinesten dugu. Eta pandemia honek gauza asko aldatzeko premia jarri du mahai gainean: gure burua hobeto zaintzeko beharra, gure planeta hobeto zaintzeko beharra. Hala, jasangarritasuna, ingurumenarekiko errespetua, elkartasuna, autozainketa eta zaintza kolektiboa bezalako alderdiek are indar handiagoa hartu dute gure agendetan.

 

Optimismotik aupa! oihukatzen dugu, guztiok elkarlanean edozein egoeraren aurre egiteko gai garelako.

 

Aupa! berrikuntzaren bidez haur eta nerabeen gaitasunak jorratu eta hauen heziketa hobetzeko apustu egiten duten ikastola eta ikastetxeengatik.

Jarraitu gaitzazu sareetan

Mahi-Mahin gertatzen den guztia ez galtzeko, jarrai gaitzazu gure sareetan.
  • Instagram

Gure nobedadeen harpidedun egin nahi duzu?

  •  
  •