
Mahi-Mahi jantoki eta jolastokia kudeatu eta ulertzeko modu berritzaile eta ezberdina da. Eta horregatik gure lan-taldean jende ezberdina nahi dugu. Jolasaren bidez haurren heziketan eragin daitekeela sinesten duten pertsonak bilatzen ditugu, elikaduratik gizarte hobe bat sustatzeko prest daudenak. Zaintzaile baino, bere burua haurren garapenaren bidelagun modura ikusten duten pertsonak behar ditugu.