ASKORA PLUS S.L.-ren pribatutasun-politika
Oinarrizko informazioa
DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA
Arduraduna: ASKORA PLUS S.L.
Xedea: Harremana erraztea, eskaintzen ditugun zerbitzuei buruz egiten dizkiguzun kontsultei, zalantzei edo informazio-eskariei erantzun ahal izateko.
Legitimatzea: Erabiltzailearen baimena, haren datu pertsonalak tratatzeko.
Hartzaileak: Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak horretara behartzen ez badu.
Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea, eta baita beste eskubide batzuek ere; informazioan osagarrian adierazten dira.
Informazio osagarria: Datuen babesari buruzko informazio gehiago aurkitu ahal izango duzu informazio osagarrian.
Informazio osagarria
ASKORA PLUS S.L.-k (aurrerantzean, “Askora”) argi eta garbi jakinarazi nahi dizu, pribatutasun-politika honen bidez, gure http://askora.com/ web-orri ofizialetik (aurrerantzean, “webgune”) nola tratatzen ditugun zure datuak, zer helbururekin tratatzen ditugun, erabiltzaile gisa zure datuen gainean zer eskubide dituzun, eta baita zure datuak zenbat denboraz gordeko ditugun ere.
Gure webgunera sartzen zarenean erabiltzaile-izaera esleitzen zaizula jakinarazten dizugu. Erabiltzaile gisa, pribatutasun-politika osorik ulertzeko eta onartzeko legezko gaitasuna duzula adierazten duzu. Pribatutasun-politika hau gure Cookieei buruzko politikarekin batera irakurri behar da.
Mila esker gure webgunea bisitatzeagatik. Askorak eskaintzen dizkizun zerbitzuak ezagutuz gozatuko duzula espero dugu.
1. NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
- Identitatea: ASKORA PLUS S.L (aurrerantzean, “Askora”), IFK: B- 63940928 duena, da zuk emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna.
- Posta-helbidea: Portuetxe kalea 16 (Blanca Vinuesa eraikina), 2. solairua (4 bulegoa), 20018 Donostia (Gipuzkoa).
- Telefonoa: 943 31 70 36
- Posta elektronikoa: askora@askora.com
2. ZER DA IZAERA PERTSONALEKO DATU BAT ETA TRATAMENDU BAT?
Pertsona bat identifikatzen duten edo identifikatzeko aukera ematen duten datuak dira. Adibidez, pertsona bat zuzenean identifikatzen duten datuak dira izena eta abizena, eta NAN zenbakiak, berriz, pertsona hori identifikatzeko aukera ematen du. Izaera pertsonaleko datuek honako informazio hau jasotzen dute, besteak beste: telefono mugikorra, posta elektronikoko helbidea, jaioteguna eta sexua. Zenbakizko identifikatzaileak ere jaso ditzake, zure ordenagailuaren IP-a edota cookieen bidez lortzen den informazioa, esaterako.
Izaera pertsonaleko tratamendu bat zure datu pertsonalekin egiten dugun eragiketa edo eragiketa multzo oro da; adibidez, zure datuak biltzea, erregistratzea, gordetzea, erabiltzea eta komunikatzea.
3. ZER MOTATAKO INFORMAZIOA BILTZEN DUGU?
Gure webgunean dagoen harremanetarako inprimakiaren bidez, telefonoz, posta elektronikoz edo faxez ematen dizkiguzun datuak eskura ditzake Askorak.
Aipatutako datu horiek biltzea ezinbestekoa da, gure zerbitzuak zuzen eskaintzeko eta garatzeko.
4. ZER BIDETATIK BILTZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Askoran, honako bide hauen bidez eman diguzun informazioa soilik biltzen eta tratatzen dugu:
- Harremanetarako gure helbide elektronikora (askora@askora.com) bidalitako posta elektronikoen bidez.
- 943 31 70 36 telefonora egindako deien bidez edo 943 217 242 gure fax-zenbakira bidalitako eskarien bidez.
- Gure webgunean dagoen harreman-inprimakiaren bidez.
5. ZER TRATAMENDU EGITEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALEKIN ETA ZER XEDETARAKO?
Garden jokatu nahi dugu zurekin, eta, horrela, zure datuekin egiten ditugun eragiketei buruzko informazioa eman nahi dizugu; halaber, datu horiek zer xederekin tratatzen ditugun jakinarazi nahi dizugu.
Ondoren, zure datu pertsonalekin egiten ditugun tratamendu edo eragiketa guztiak azaltzen dizkizugu:
5.1 Kontaktua eta bezeroari zuzendutako arreta-zerbitzua
Askorak bezeroen arreta-zerbitzua eskainiko du, eta webgunean harremanetarako dagoen inprimakiaren bidez edota posta elektronikoaren, bezeroen arretarako telefonoaren edo faxaren bidez igorritako edozein informazio-eskariari edo kontsultari erantzungo dio.
5.2 Ezabatze-zerrendak eguneratuta edukiko dira, erabiltzailearekin harremanetan jartzea eragozteko, erabiltzaileak hala eskatzen badu
Askorak ezabatze-zerrenda batean jasoko ditu haien datuak ezabatzea eskatu duten erabiltzaileen baieztapenak, erabiltzaileek beren datuak ezeztatzea eskatu dutenean.
6. ZEIN DA ZURE DATUAK TRATATZEKO LEGITIMAZIOA?
Zure datuak tratatu ahal izateko, tratamendu hori legitimatzen duen oinarri bat izatea eskatzen du datuak babesteko araudiak. Horrela, zure informazio pertsonala tratatzeko, bi lege-oinarritan oinarritzen gara, zure datuekin egiten dugun tratamenduaren edo jardueraren arabera. Hauek dira zure datu pertsonalak tratatzeko lege-oinarriak:
- Zure baimena: gure webguneko bezeroen arreta-zerbitzuko harreman-inprimakia betez edota telefono, fax eta posta elektroniko bidez edozein kontsulta edo eskari egiten duzunean, gure pribatutasun-politika onartuz, zure datuak tratatzeko baimena ematen diozu Askorari; zure kontsulta edo eskari horiei zuzen erantzuteko beharrezkoa da hori.
- Legezko betebehar bat betetzea: Askorak ezabatze-zerrenda batean jasoko ditu beren datuak ezabatzea eskatu duten erabiltzaileen baieztapenak, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduak, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenak eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duenak, ezarritakoa betez.
7. ZENBAT DENBORAZ GORDEKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Erantzukizunen preskripzioari aplikagarri zaion araudian aurreikusitako epeetan gordeko ditugu zure datuak.
Informazio-eskari baten edo kontsulta baten ondorioz jasotako datuak zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira.
8. ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Ondoren, webguneko erabiltzaile gisa erabil ditzakezun eskubideak azalduko dizkizugu:
Datuetara sartzeko eskubidea: Eskubidea duzu Askorak zure datuak tratatzen ari den ala ez egiazta diezazun; hala bada, zer datu tratatzen ari den ezagutzeko eskubidea duzu.
Zuzentzeko eskubidea: Zuzenak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatzeko aukera duzu; zuzentzeko eskarian, zer datu aldatu nahi dituzun adierazi behar duzu.
Aurka egiteko eskubidea: Edozein unetan, datuen tratamenduaren aurka egin dezakezu. Edozein unetan, eskubidea duzu, zure egoera partikularra dela-eta, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, enpresaren interes legitimoan oinarritutako tratamendua denean. Askorak utzi egingo dio datu pertsonalak tratatzeari, zure interesen, eskubideen eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela egiaztatzen duenean edota erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldatzeko beharrezkoa denean salbu.
Ezezteko eskubidea: Eskubide honek zure datu pertsonalak ezezteko aukera ematen dizu. Datuak blokeatuta geldituko dira, eta ezin izango dira tratatu; baina horrek ez du eragotziko horiek herri-administrazioen, epaileen eta auzitegien esku uztea, preskripzio-epean tratamenduan sor daitezkeen erantzukizunei erantzuteko.
Datuen eramangarritasunerako eskubidea: Gure datu-basetik tratamenduaren beste arduradun bati datuak kopiatzeko eta igortzeko eskubidea duzu. Eskubide hori soilik erabili ahal izango da, tratamendua kontratu batean oinarrituta dagoenean edo baimenduta dagoenean eta tratamendua bitarteko automatizatuen bidez eginda dagoenean.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: Eskubide honen bidez, zure datuen tratamendua bertan behera uzteko eska diezagukezu:
- Datuen zehaztasunaren aurka egiten duzunean, Askorak zehaztasun hori egiaztatzen duen bitartean.
- Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea erabili duzunean, Askoraren arrazoi legitimoak zure interesen gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
Era berean, eskubide honek Askorari zure datuak gorde ditzan eskatzeko aukera eskaintzen dizu:
- Datuen tratamendua legez kontrakoa denean, eta zuk, interesdun gisa, zure datuak ezeztearen aurka egiten duzunean eta, horren ordez, horien erabilera mugatzeko eskatzen duzunean.
- Askorak zure datu pertsonalak tratamenduaren xederako behar ez dituenean, baina erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko eta aldatzeko behar dituenean.
Nola erabili eskubide horiek?
- Zure eskubidea erabili ahal izango duzu, zure eskaria askora@askora.com helbide elektronikora bidaliz, edo sinatutako eskari idatzi bat, NANaren edo pasaportearen kopiarekin batera, posta bidez honako helbide honetara bidaliz: Portuetxe kalea 16 (Blanca Vinuesa eraikina), 2. solairua (4 bulegoa), 20018 Donostia (Gipuzkoa). Erref: Datuen babesa.
Era berean, jakinarazten dizugu Askorak zure eskubideak behar bezala betetzen ez dituenean, erreklamazio bat aurkez dezakezula Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean. Eskubide horri eta horren erabilerari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara zuzendu zaitezke:
http://www.agpd.es
Tel.: 901 100 099 eta 91.266.35.17
Jorge Juan kalea,6 28001-Madril
9. NORI JAKINARAZTEN DIZKIOGU ZURE DATU PERTSONALAK?
Askorak ez du ezagutzera ematen laugarren atalean deskribatutako bideen bidez eman diguzun informazioa, zerbitzua eskaintzeko beharrezkoa ez bada.
Era berean, baliteke zure datuen berri auzitegiei edo herri-administrazioei ematea, datuak jakinaraztea legeztatzen duen lege-eskakizun edo lege-oinarri bat badago aurrez.
10. ALDAKETAK PRIBATUTASUN-POLITIKA HONETAN
Pribatutasun-politika honek aldaketak jasan ditzake denborarekin, une bakoitzean datuen babesaren arloan eskumena duen kontrol-agintaritzak dituen irizpideak aldatu egin baitaitezke. Askorak, beraz, honako pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea du, irizpide horietara nahiz jurisprudentziaren edo legearen berrikuntzetara egokitu ahal izateko.